Xerocomus badius
Onddo arrea, Boleto bayo, Bolet bai, Bay bolete
ONA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila, gero konbexua eta azkenik zapala. Gaztaina kolore ederra du, belusatu samarra sasoi lehorretan eta likatsua heze dagoenetan.
Laminak: Hodi luze samarrak ditu, baina poro txikiak, hasieran zuriak edo horixkak eta hori-berdexkak zahartutakoan.
Oina: Zilindrikoa, tinkoa, haritsua eta marroi argia, betiere, txapelaren kolorea baino argiagoa. Ez du erretikulurik.
Mamia: Zurixka edo horixka, sendoa hasieran eta bigunagoa gero. Urdindu egiten da zertxobait. Usain atsegina eta zapore goxoa.
Noiz eta non aurkitu: Uda amaieratik urrira bitartean konifera artean eta lurzoru siliziodunetan; baina pagadi eta hariztietan ere aurki daiteke. Nahiko arrunta da gure parajeetan, batez ere Pinus radiata artean.
Jangarritasuna: ONA.
Oharra: Zenbait Boletusekin nahas daiteke (Boletus aereus, Boletus edulis, Boletus pinophilus eta Boletus aestivalis), baina Xerocomus badiusaren mamiak urdintzeko joera du, eta aurreko guztienak ez.