Tricholoma portentosum

Ziza beltza, Capuchina, Tricholome prétentieux, Charbonnier, Sooty head

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran borobila edo kanpai itxurakoa, gero laua eta titiduna. Txapelak gris-beltz kolorea du. Kutikula likatsua da eta haritxo erradial grisak edo beltzezkak izaten ditu fondo argiagoaren gainean. Batzuetan tonu horixkak ere izan ditzake.

Laminak: Zabalak eta itsaskorrak. Zuriak gaztetan eta horixkak edo grisak gero.

Oina: Zilindrikoa. Zuria edo zuri-horixka. Askotan lurrean oso barruratuan izaten da.

Mamia: Hauskorra, zuria edo horixka. Kutikula azpian grisa da. Irin-usain atsegina du.

Noiz eta non aurkitu: Urritik abendura bitartean, batez ere konifera artean. Taldeka atera ohi da, pinu-orbelen azpian erdi ezkutatuta. Oso arrunta da.

Jangarritasuna: OSO ONA. Perretxiko bakarrenetakoa da izotza egin eta gero kalitatez gora egiten duena.

Oharra: Izotz osteko egunsentietan txapela gogor-gogor izaten du, kristala bailitzan, hala ere, ez du ezaugarri gastronomikorik galtzen. Jateko baliorik ez duen Tricholoma sejunctumekin nahas daiteke.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.