Suillus luteus
Pinudi onddo likina, Boleto anillado, Babosillo, Bolet jaune, Baveux
ONA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Konbexua hasieran eta zapala gero; batzuetan titi forma ere badu. Txapel oso likatsua du, batez ere, onddoa gaztea denean. Kutikula erraz banatzen da. Kolorea: Marroi-iluna, txokolate-purpura eta, azkenean, arre-horixka.
Laminak: Horiak hasieran eta oliba-horixkak gero. Onddoa gaztea denean gortina zuri-udinxka batek estaltzen ditu hodiak. Poro txikiak eta horixkak ditu.
Oina: Sendoa, betea, zilindrikoa eta pikorduna eraztunaren gaineko partean. Behealdean kolore hori zikina du. Eraztun zabala du, likatsua.
Mamia: Horixka argia, samurra eta biguna. Ez du aparteko usain edota zaporerik.
Noiz eta non aurkitu: Udazkenean, konifera artean; batez ere, pinudi-bazterretan. Nahiko arrunta da.
Jangarritasuna: ONA. Txapeleko kutikula kendu egin behar da, oso likatsua baita.
Oharra: Suillus granulatus eta Suillus collinitusekin nahas daiteke, baina hauek ez dute eraztunik. Biak dira jangarriak, baina kalitate gutxiagokoak.