Russula virescens

Gibelurdina, Seta de cura, Palomet, Russule verdoyante, Green brittlegil

BIKAINA BIKAINA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua, trinkoa, hemisferikoa hasieran, konbexua gero eta deprimitua erdialdean. Kutikula berde-grisaxka du (inoiz zurixka ere bai), perretxikoa zahartu ahala arrakalatu egiten dena. Ezkata txikitxoak ageri ditu kutikula gainean. Kolore ezberdinak ditu: berde edo berde-horixka, eta kolore oso zurbila ere batzuetan.

Laminak: Zuriak edo zuri-kremak eta oso txikiak.

Oina: Zuria, sendoa eta zilindrikoa. Gibelurdin zaharrek oin bigunagoa izaten dute.

Mamia: Zuria eta mamitsua. Usain eta zapore suabea du.

Noiz eta non aurkitu: Ekain amaieratik urrira bitartean, pagadi, harizti, gaztainadi eta pinudietan.

Jangarritasuna: BIKAINA. Euskal Herrian oso preziatua.

Oharra: Erne! Ez nahastu Amanita phalloides hiltzailearekin (bolba eta eraztuna dauka). R. heterophylla eta R. aeruginea jangarriekin ere nahas daiteke hauen kolore berdea dela eta.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.