Russula vesca
Gibelarrosa, Rúsula tempranera, Russule comestible, The flirt
BIKAINA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Kolorea: arrosa-arrea edo ardo-arrosa. Hasieran hemisferikoa eta gero zapala. Kutikula txapel erdira arte bereiz daiteke.
Laminak: Estuak. Krema edo hori argiak gaztetan, eta horiagoak gero, esporek horitu egiten baitituzte. Herdoil-orbanak izaten ditu zahartutakoan.
Oina: Zuria eta zilindrikoa. Gaztetan mamitsua eta biguna gero.
Mamia: Zuria eta mamitsua. Usainik ez eta hurraren zaporea du.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera bitartean, pagadi, harizti eta pinudietan. Euri osteko eguraldi beroak ditu gogoko. Nahiko arrunta eta ugaria da.
Jangarritasuna: BIKAINA. Russula generoko onenetarikoa da, urretxa eta gibelurdina bestekoa kasik.
Oharra: Antzeko Russula jangarriekin nahas daiteke (R. cyanoxantha, R. heterophylla,…), guztiak jangarriak.