Russula sororia
POZOITSUA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, berehala deprimitua. Ertzetan arrai perpendikularrak atzeman daitezke. Arre ilun kolorea du erdialdean, eta argiagoa gainerakoan oliba tonuekin. Kutikula likatsua du.
Laminak: Zurixkak tonu grisekin. Nahiko estuak, baina gero askeagoak.
Oina: Zurixka edo grix-arrea. Oxido-orbanak ditu behealdetik hasita.
Mamia: Zurixka, apur bat grisaxka. Zapore pikantea du denbora apur bat pasatu eta gero.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean baso hostogalkorretan eta koniferetan. Oso arrunta.
Jangarritasuna: EZ DA JANGARRIA. Zapore mingotsa du.
Oharra:
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.