Russula sardonia
Pinudi gibelubela, Rúsula acre, Primrose brittlegill
POZOITSUA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, zapala gero, eta noizbait titiduna. Kutikularen kolorea: bioleta iluna edo gorri-purpura. Euriaren eraginez kolorea gal dezake.
Laminak: Estuak, itsatsiak eta dekurrente samarrak. Hori-limoi kolorekoak gaztetan eta hori-okreak heldutakoan.
Oina: Zilindrikoa eta zabalagoa behealdean. Zurixka, baina urdin-bioletaz tindatua.
Mamia: Mardula, gogorra, zurixka edo horixka. Zapore mingotsa du eta fruta usaina.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean koniferetan. Ugaria Euskal Herriko pinudietan.
Jangarritasuna: EZ DA JANGARRIA. Zapore mingotsa du.
Oharra: Russula queletii eta antzeko Rusulekin nahas daiteke.
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.