Russula parazurea

Gibelberde iluna, Rúsula verde oscura, Russule bleu-vert

ONA ONA

Txapela: 3-8 cm-ko zabalera izan dezake. Konbexua hasieran eta zapala gero, ertzak beherantz egiten duela. Koloreak: urdin-berdexka iluna eta gris-oliba marroiz tindatua. Kutikula mehea, lehorra eta matea da, eta txapeletik bereizi egin daiteke.

Laminak: Nahiko estuak, berdintsuak eta aske samarrak. Hasieran zurixkak eta krematsuak gero.

Oina: Zuria, laua eta zilindriko samarra. Gaztetan betea eta gero hutsa.

Mamia: Mami gutxiko perretxikoa da, gainera mami hauskorra du. Zapore suabea eta usain gutxikoa.

Noiz eta non aurkitu: Uda erdialdean hasi eta udazkenera bitartean ateratzen da baso hostogalkorretan eta, batez ere, pinudietan. Oso arrunta.

Jangarritasuna: ONA. Dena den, Russula jangarri gehienak baino kalitatea gutxiago dauka.

Oharra: Russula grisearen antzekoa da, jangarria hau ere.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.