Russula ochroleuca

Gibelokre hankazuria, Rúsula blanco ocrácea, Russule ocre et blanc, Ochre brittlegill

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, zapala gero eta azkenean deprimitua. Kutikula laua eta distiragarria, eta erraz bereizi daiteke; kolore hori-okrea du, noizbait tonu berde-olibekin.

Laminak: Zuriak hasieran eta horixkak gero. Itsatsiak eta estuak dira.

Oina: Zilindrikoa eta zabalagoa behealdean. Orban horixkak ditu fondo zuriaren gainean.

Mamia: Zuria gaztetan, baina gero arre-grisaxka. Fruta usaina du eta zapore pikantea.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean baso hostogalkorretan, koniferetan eta urkidietan.

Jangarritasuna: Baliorik gabea. Zapore pikantea du.

Oharra: Russula fellea eta Russula solarisen antza dauka, hauek ere pikanteak.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.