Russula nigricans

Gibeliluna, RĂºsula ennegrecida, Russule noircissante, Blackening brittlegill

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Globo itxurakoa hasieran, gero konbexua eta inbutu formakoa erdialdean. Zurixka hasieran baina gero marroi-okre edo arre-beltz kolorea hartzen du.

Laminak: Gaztetan zurixkak, gero horixkak eta azkenean beltzak. Oso bananduak, ia askeak eta laminatxo askorekin.

Oina: Sendoa, gogorra, laua eta betea. Zuri zikina hasieran eta arre-beltza gero.

Mamia: Zuria, baina berehala gorritzen da, gero gorri-beltz bilakatzen da eta, azkenik, beltza. Okelaren zapore suabea du, eta fruta usaina.

Noiz eta non aurkitu: Uztailetik azarora baso hostogalkorretan eta koniferetan. Oso ugaria da.

Jangarritasuna: Erdipurdikoa edo baliorik gabea. Ez jatea gomendatzen da, okela gogorra duelako.

Oharra: Russula densifolia eta Russula adustarekin nahas daiteke, baina hauen laminak estuagoak eta finagoak dira, eta mamia Russula nigricansena baino gutxiago gorritzen da.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.