Russula heterophylla
Gibelberde orrizuria, Rúsula heterófila, Russule hétérophylle, Greasy green brittlegill
BIKAINA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran globo itxurakoa, gero zapala eta azkenean kopa itxura har dezake. Kutikula likatsua garai hezeetan, gero lehorra, distiragarria eta berde kolore guztietakoa: berde ahula, berde indartsua, berde oliba, marroi-berdexka edo marroi-arrea. Kolorea uniforme du batzuetan, baina erdialdean kolorea motelagoa izan dezake edo, alderantziz, ilunagoa.
Laminak: Meheak, estuak eta itsatsiak. Hasieran zuriak eta gero zuri-krema kolorekoak. Perretxikoa zahartzen denean herdoil-pikak izaten ditu laminetan.
Oina: Zuria, behealdea herdoil orbanekin.
Mamia: Tinkoa eta hauskorra. Zuria edo zuri-horixka, eta herdoil orbanekin askotan. Usain eta zapore ahula, baina atsegina.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazken hasiera arte, pagadi, harizti eta pinudietan. Nahiko arrunta da.
Jangarritasuna: BIKAINA.
Oharra: