Russula foetens
Kirats, Rúsula fétida, Russule fétide, Stinking russula
POZOITSUA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Globo itxura hasieran, zapala gero eta azkenik inbutu forma hartzen du. Koloreak: arre-okrea edo horixka iluna, erdian ilunagoa. Kutikula likatsua du. Ertzetan arraia oso markatuak ditu.
Laminak: Zuriak, meheak eta zabalak, ur-tantekin bustiak perretxikoa gaztea denean.
Oina: Zuri-arre kolorekoa. Sendoa eta hutsa barrutik.
Mamia: Zuria. Airearekin kontaktuan ilundu egiten da. Usain gogorra du, nahiko txarra, eta zapore mingotsa.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazken hasieran baso hostogalkorretan eta koniferetan. Leku heze samarrak ditu gogoko. Oso ugaria da.
Jangarritasuna: Ez da jangarria. Usain txarra du eta zapore mingotsa.
Oharra:
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.