Russula faginea
BALIORIK GABEA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Konbexua eta apur bat deprimitua, eta ertzak beherantz bilduta. Kutikula laua du, apur bat likatsua sasoi hezeetan. Kolore arrosa, gorrixka edo marroi-arrosa; erdialdean hori-berdexka.
Laminak: Sendoak, estuak, zuriak edo krematsuak; heldutakoan okreak.
Oina: Zilindrikoa eta gogorra. Zuria da baina arre kolorea hartzen du heldutakoan.
Mamia: Mardula, konpaktua, trinkoa eta zuria. Ez du aparteko zaporerik, baina bai arrain edo marisko egosiaren usaina.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean, batez ere, pagadietan. Oso ugaria da.
Jangarritasuna: Erdipurdikoa edo baliorik gabea.
Oharra:
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.