Russula emetica

Teila perretxikoa, Gibelgorri okagarria, Rúsula emética, Russule émétique, The sickener

HILGARRIA HILGARRIA

Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, zapala gero eta azkenik deprimitua. Gorria edo gorri-arrosa. Kutikula laua, distiragarria eta erraz bereiztekoa.

Laminak: Zuriak, berdinak, askeak, itsatsiak eta ez oso estuak

Oina: Zilindrikoa, zuria, lerdena, betea eta hauskorra.

Mamia: Zuria eta biguna. Usain atsegina baina zapore mingotsa eta pikantea.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean baso hostogalkorretan eta koniferetan.

Jangarritasuna: TOXIKOA. Perretxiko mota hau albo batera utzi behar da zapore mingotsa eta pikante duelako.

Oharra: Beste Russula gorri batzuekin nahas daiteke: Russula fragilis txikiagoarekin esaterako.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.