Russula cyanoxantha
Urretxa, Carbonera, Russule charbonnière, Charcoal burner
BIKAINA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Kolore ezberdinak ditu: bioleta iluna, bioleta-urdina, berde-beltza, gris-bioleta,… Beste kolore batzuetako orbanak izan ditzake, baina orban gorririk ez. Hasieran borobila da, gero konbexua eta azkenean zapala. Kutikula bereizi egin daiteke, eta likatsu samarra da.
Laminak: Zuriak, estuak eta oinari itsatsiak. Batzuetan orban urdinxkak izaten dituzte.
Oina: Zuria eta zilindrikoa. Klariona bezala apurtu daiteke.
Mamia: Mamitsua. Hurraren usaina du eta zapore suabea.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera bitartean, pagadi, harizti, gaztainadi eta pinudietan. Baina ekain-uztailean ere atera daiteke, edo beranduago ere, inoiz abenduan ere bai. Nahiko arrunta eta ugaria da.
Jangarritasuna: BIKAINA. Euskal Herrian oso preziatua.
Oharra: Russula cyanoxantha, beste Russula batzuek ez bezala, ez da mingotsa ezta pikantea ere. Beste Russula batzuekin nahas daiteke: R. heterophylla, R. aeruginea, R. parazurea eta R. grisearekin batez ere, guztiak jangarriak.