Russula caerulea

Gibelubel puntaduna, Rusula azulada, Humpback brittlegill

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konikoa edo kanpai itxurakoa, erdian titia duela, gero zabaldu egiten da. Kutikula oso distiragarria izaten du. Kolore morexka, urdinez tindatua; titia ilunagoa da. Ale batzuk zurbilagoak dira, arrosa-arreak.

Laminak: Askeak, ugariak, meheak eta estuak. Horixka zurbiletik horixka-okre ilunera.

Oina: Beti zuria, laua eta gogorra, gehienetan luzea eta zilindrikoa.

Mamia: Zuria, goxoa eta usainik gabea. Kutikula eta oina, batzuetan, oso mingotsak izan daitezke.

Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean konifera artean. Oso ugaria da.

Jangarritasuna: Baliorik gabea. Edo erdipurdiko jangarria, kutikulak zapore mingotsa ematen baitio.

Oharra: Txapel erdian duen titia dela-eta, zaila da beste espezie batekin nahastea.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.