Russula aeruginea
Gibelberde, Rúsula color cardenillo, Green russula
OSO ONA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, gero zapala eta apur bat deprimitua erdialdera. Kutikula bereizi egin daiteke, eta apur bat likatsua da garai hezeetan. Gaztetan berde-grisa da, ertzetan argiagoa; gero berde iluna da.
Laminak: Estuak eta itsaskorrak. Zuri-krema kolorekoak hasieran eta orban krematsuekin gero.
Oina: Zilindrikoa eta sendoa.
Mamia: Tinkoa eta zuria. Zapore pikante samarra dauka eta usain ahula.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera bitartean, batez ere, pago, haritz eta urki artean. Gutxiago konifera artean. Oso arrunta da.
Jangarritasuna: OSO ONA.
Oharra: Russula cyanoxantha eta Russula heterophillarekin nahasten ditu jendeak, jangarri onak guztiak.
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.