Psilocybe semilanceata

Mongia, Sorgin zorrotza, Bongui, Psilocybe lancéolé, Liberty cap

HILGARRIA HILGARRIA

Txapela: 1,5-2,5 cm-ko zabalera izan dezake. Txapelak kanpai forma du, konikoa eta titi itxurakoa: iratxo itxura du. Ertz inkurbatua, distiratsua eta lirdingatsua. Gaztetan kolore argia du, gerora, marroi-horixka da, oliba kolorez tindatua; lehortu ondoren, hori argia da.

Laminak: Atxikiak, buztin-kolore zurbiletik purpura-beltzera.

Oina: 3-10 cm-ko altuera har dezake. Apur bat fibrilosoa da. Kolore okre zurbila du.

Mamia: Mehea eta zurixka. Usain eta zapore aipagarririk gabea.

Noiz eta non aurkitu: Udazkenean, batez ere, 600 metrotik gorako larreetan eta bide-ertzetan.

Jangarritasuna: TOXIKOA. Mongiak ezaugarri haluzinogenoak ditu.

Oharra: Organismoari zein nortasunari eragiten dioten substantzia psikoaktiboak ditu.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.