Pleurotus ostreatus

Belarri landua, Pleuroto en forma de ostra, Pleurote en huître, Oyster mushroom

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Koloreak: gris argia, gris iluna eta arre-grisa. Izenak berak dioen bezala, ostra itxura du. Azal laua eta distiragarria du.

Laminak: Zuriak, meheak, itxiak eta oso dekurrenteak.

Oina: Oso txikia. Batzuetan mizelioaren arrastoak izaten ditu oinaren behealdean.

Mamia: Zuria eta mardula. Usain eta zapore ederrekoa.

Noiz eta non aurkitu: Udaberrian, udan eta udazkenean zuhaitzetako enbor usteletan, batez, ere, pago, haritz eta makal hil edo usteletan. Baldintza onak direnean urteko sasoi ezberdinetan atera daitezke.

Jangarritasuna: OSO ONA. Dendetan aurki dezakegun kultiboko perretxikoa ezagunagoa bada ere, basoetan ateratzen dena askozaz gozoagoa da.

Oharra: Pleurotus pulmonarius kolore zurikoaren antz handia du, jangarria hau ere.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.