Pleurotus eryngii
Gardu-ziza, Seta de cardo, Pleurote du panicaut, King trumpet mushroom, King oyster mushroom
BIKAINA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Kolore aldakorra: beixetik marroi ilunera. Hasieran konbexua eta zapal samarra gero. Itxura irregularra hartzen du. Kutikula bereizi egin daiteke.
Laminak: Zuriak hasieran eta gris-okreak gero. Itxiak eta oso dekurrenteak. Lamina txiki ugari ditu.
Oina: Hasieran zuria eta gris-okrea gero. Oin eszentrikoa du, hau da, normalean ez da txapelaren erdian egoten, nahiz eta batzuetan bai.
Mamia: Zuria eta mardula. Zapore goxoa eta usainik gabea.
Noiz eta non aurkitu: Udaberrian eta udazkenean ateratzen da karduen sustrai hilen artean (Eryngium campestre eta Eryngium maritimum). Mendi magaletan, hondartza ertzetan eta bide ertzetan ateratzen da. Aski arrunta da Araban eta Nafarroan.
Jangarritasuna: BIKAINA. Preziatua oso Araban eta Gaztelako herrietan.
Oharra: