Paxillus involutus
Orri-onddo hiltzailea, Paxilo enrollado, Paxille enroulé, Brown roll-rim, Poison pax
HILGARRIA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake, batzuetan 20 cm ere hartzen du. Hasieran konbexua, ertza biribildua duelarik, gero zabaldu egiten da, eta inbutu itxura ere har dezake. Kutikula marroi kolorekoa, arre-oliba edo gris-oliba izan dezake, likatsua garai hezeetan. Ukitzerakoan kolore ilunagoa hartzen du.
Laminak: Estuak, meheak eta dekurrenteak. Krema kolorekoak, baina ilundu egiten dira ukitzerakoan.
Oina: Motza, trinkoa eta betea, txapelaren kolorekoa. Ukitzerakoan ilundu egiten da, laminak eta txapela bezalaxe.
Mamia: Horixka. Sendoa, hasieran konpaktua baina gero biguna. Ilundu egiten da ukitzerakoan. Zapore eta usain atseginekoa.
Noiz eta non aurkitu: Udaberrian eta udazkenean pinudietan, makal artean eta gaztainondoetan. Oso arrunta gure parajeetan.
Jangarritasuna: HILGARRIA. Jangarritzat jotzen zen zenbait herrialdetan, harik eta jendea perretxiko honek pozoituta hil zen arte.
Oharra: Antza handia du izeietan ateratzen den Paxillus filamentosus espeziarekin, baina honek oin motzagoa du eta kolore horiagoa.