Panaeolus sphinctrinus

Orribeltz berdexka, Paneolo alucinógeno, Panéole à marge dentée, Petticoat mottlegill

HILGARRIA HILGARRIA

Txapela: 2-5 cm-ko zabalera izan dezake. Parabolikoa edo apur bat konikoa. Txapel ertzean errezel zuriaren hondarrak atzeman daitezke, espezie honen bereizgarri nabarmenena. Kolorea: gris-errautsa edo beltz samarra sasoi lehorretan, eta gris-berde-oliba sasoi hezeetan.

Laminak: Itsaskorrak, meheak, nahiko estuak eta ia beltzak.

Oina: 10 cm-ko altuera har dezake. Sendoa, zilindrikoa, hutsa eta grisa.

Mamia: Grisa eta mehea, trinkotasun gutxikoa. Usain eta zapore gabea.

Noiz eta non aurkitu: Udaberrian eta udazkenean, ongi ongarritutako zelaietan edo ganaduaren gorotz gainean. Nahiko arrunta da.

Jangarritasuna: TOXIKOA. Psilocybeak bezala, ezaugarri haluzinogenoak ditu.

Oharra:

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.