Morchella esculenta
Karraspina, Colmenilla redonda, Morilla, Morille commune, Common morel
BIKAINA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Konikoa hasieran, gero oboidea eta azkenean ia globo formakoa. Hutsa da barrutik. Kolore ezberdinak har ditzake, nagusiki, okre-horixka. Azalean albeolo sakonak eta irregularrak ditu.
Laminak:
Oina: Zurixka. Gehienetan motza eta sendoagoa behealdean. Txapela bezala, barrualdea hutsa du
Mamia: Malgua eta zurixka.
Noiz eta non aurkitu: Udaberrian. Ibai-ertzetan ateratzen da zumar, lizar eta hurritzen inguruan.
Jangarritasuna: BIKAINA. Dena den, jan aurretik ondo lehortu behar da.
Oharra: Ez da gordinik jan behar oreka galtzea edo eskuetako dardara eragin baititzake
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.