Marasmius oreades

Marasmio jangarria, Senderuela, Faux mousseron, Cariolette, Scotch bonnet

BIKAINA BIKAINA

Txapela: Txikia, 2-5 cm-koa. Kolorea: arre errea, hurra kolorea edo kafesnearena. Gaztetan konbexua eta kanpai itxurakoa, gero lau samarra. Titia ere badu erdialdean, apur bat ilunagoa. Txapel bueltan ertzak ditu.

Laminak: Zuriak hasieran eta txapelaren kolorekoak gero. Nahiko zabalak eta bakanduak.

Oina: Nahiko luzea eta trinkoa, txapelarekin konparatuz gero. Txapelaren kolorekoa. Gogor samarra, bihurtu arren hausten ez dena.

Mamia: Zuria eta mehea. Zapore goxoa du eta almendraren antzeko usaina.

Noiz eta non aurkitu: Udaberrian eta udazkenean, batez ere, mendi altuetako larretan, baina beherago ere ateratzen da. Ilara luze edo zirkulu handietan egoten da. Belarra berdeagoa izaten da perretxiko hauek ateratzen diren lekuetan. Euriteen ostean errazagoa da aurkitzea.

Jangarritasuna: BIKAINA. Perretxiko gazteen txapelak jatea gomendatzen da. Lehortu ere egin daitezke hurrengo baten jateko.

Oharra: Kontuz ibili beharra dago Clitocybe zuri toxikoekin ez nahasteko, hauek ere larretan atera ohi direlako. Marasmius collinus toxiko samarrarekin ere nahas daiteke, baina honek lamina txikiagoak, estuagoak eta meheagoak ditu, eta usain desatsegina ere bai.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.