Macrolepiota procera

Galanperna, Apagador, Parasol, Lépiote élevée, Parasol mushroom

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 10-25 cm-ko zabalera izan dezake. Gaztetan arre-marroi kolorea du. Forma oboidea edo ia borobila du hasieran, gero zabaldu egiten da. Kutikula lehorra du eta, perretxikoa zahartu ahala, ezkata marroi ugari izaten ditu txapelaren hondo zurixkaren gainean. Titia du txapelaren erdialdean.

Laminak: Zuriak edo krema kolorekoak. Askeak eta trinkoak.

Oina: Oso luzea (10-30 cm). Zilindrikoa, gogorra, hutsa barrutik eta bulbo modukoa duena oinaren behealdean. Eraztun handia du, mugikorra, oinean gora eta behera mugitu daitekeena.

Mamia: Zuria, biguna eta samurra txapelean. Oina oso haritsua da. Intxaur zaporekoa eta usain gutxikoa.

Noiz eta non aurkitu: Uda amaieratik udazkenera bitartean pinudi, pagadi, zuhaizki eta larreetan. Nahiko arrunta da. Normalean 3-5 aleko taldetan ateratzen da.

Jangarritasuna: OSO ONA. Edozein moduan, oina baztertu beharra dago, gogorregia baita. Plantxan jatea gomendatzen da, edo arrautzaz pla-pla eginda.

Oharra: Macrolepiota rhacodesekin nahas daiteke, baina honen ezkatak askoz ere handiagoak dira eta mamia gorritu egiten da airearekin kontaktuan. Macrolepiota mastoidearekin ere bai, baina honek ezkata gutxiago ditu, txikiagoak, titi handi bat du erdian eta tamainaz txikiagoa da. Bata zein bestea jangarria da.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.