Macrolepiota mastoidea

Galanperna puntaduna, Lepiota mamelonada, Lépiote mammelonnée

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Gaztetan konikoa, kanpai itxurakoa gero eta azkenean zabaldu egiten da. Bere ezaugarri nabarmenena txapelaren erdian duen titi handia da, perretxikoa zahartu arren hor jarraitzen duena. Marroi argi kolorea du, eta ezkata oso finekin hornituta dago.

Laminak: Zuriak hasieran eta krematsuak gero. Perretxikoa zahartu ahala ilundu egiten dira. Nahiko itxiak dira.

Oina: Luzea (12-15 cm). Zilindrikoa, haritsua eta huts samarra. Okre argi kolorea du. Eraztun sinplea du.

Mamia: Zuria, sendoa eta samurra txapelean, baina gogorra eta koriazeoa oinean. Usain atsegina du eta hurra zaporea.

Noiz eta non aurkitu: Udazkenean, baso mistoetan eta larreetan.

Jangarritasuna: OSO ONA. Ale gazteak batez ere, M. proceraren besteko kalitatea du. Edozein modutan, oina baztertu beharra dago, gogorregia baita. Plantxan jatea gomendatzen da, edo arrautzaz pla-pla eginda.

Oharra: Macrolepiota procerarekin nahas daiteke, baina hau askozaz handiagoa da eta ezkata sendoak ditu txapelean. Lepiota helveola eta Lepiota brunneo-incarnata toxikoekin ere nahas daiteke, baina hauek askozaz txikiagoak dira.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.