Lyophyllum decastes
Ziza zauli, Liófilo agregado
ONA
Txapela: 4-12 cm-ko zabalera izan dezake. Marroi iluna edo gris-okrea izan daiteke. Txapel zapal samarra du, batzuetan konkorduna eta irregularra.
Laminak: Krematsuak, dekurrente samarrak eta nahiko itxiak.
Oina: Zuria edo krematsua, marroiz lausotua. Askotan kurbatua, batzuetan eszentrikoa, eta kartilaginosoa gehienetan.
Mamia: Haragi elastikoa du. Usain eta zapore leunak eta atseginak.
Noiz eta non aurkitu: Udazkenean, batik bat, baina udaberrian ere atera daiteke. Baso hostogalkorrak eta koniferak ditu gogoko eta, baita ere, bide-ertzak eta parkeak. Ale askotako taldeetan ateratzen da, askotan oinetatik elkarri lotuta, soldatuta, egoten direlarik.
Jangarritasuna: ONA
Oharra:
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.