Lycoperdon perlatum

Astaputz perladuna, Cuesco de lobo, Vesse-de-loup perlée, Common puffball

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: Forma puztu samarra du, goialdeak titi itxura hartzen duelarik. Gainaldea orratz edo garatxo piramidalez josita dauka. Perretxikoa zahartu ahala orratz horiek askatu egiten dira.

Laminak: Hasieran zuria eta nabarragoa zahartu ahala. Perretxikoa zahartutakoan zulo apikal bat irekitzen da goialdean eta handik ateratzen dira esporak.

Oina: Hasieran zuria, gero hori-berdexka edo arre-purpura.

Mamia:

Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera habitat ezberdinetan: baso barruko lur usteletan, belardietan eta larreetan. Espezie arrunta da.

Jangarritasuna: Baliorik gabea. Perretxikoa gaztea denean jangarria da, beti ere, gleba zuria eta konpaktua bada.

Oharra: Kolore zuriko Lycoperdon furfuraceum eta Lycoperdon piriformeren antza dauka. Ezberdintasun handiena da Lycoperdon perlatumek, izenak bereak dioen bezala, perla antzeko orratzak dituela.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.