Lepista personata
Hankamorea, Pie violeta, Pied violet, Field blewit, Blue-leg
OSO ONA
Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Konbexua, mamitsua eta konpaktua. Krema edo haragi kolorea du. Kutikula laua eta distiragarria du.
Laminak: Zurixkak, itsaskorrak eta estuak. Perretxikoa zahartzerakoan apur bat dekurrente bihurtzen dira.
Oina: Urdin-bioleta edo bioleta zurbila. Hortik datorkio “hankamorea” izena. Sendoa, motza eta zilindrikoa da, eta bulbotsu samarra oinaren behealdean.
Mamia: Zurixka edo grisa, tonu bioletekin. Usain atsegina du.
Noiz eta non aurkitu: Udazken amaieran eta neguan landetan, belardietan eta larretan. Ilaratan edo biribilean ateratzen da. Euskal Herrian ez da ugaria.
Jangarritasuna: OSO ONA. Batzuen ustez L. nuda baino apalagoa jateko orduan. Izotzak ondo jasaten ditu, ez baitu balio gastronomikorik galtzen.
Oharra: Lepista nudarekin nahasten da, baina honek kolore urdina du txapeletik oineraino, eta Lepista personatak, aldiz, oina baino ez du urdin-bioleta kolorekoa. Dena den, biak dira jangarriak.