Lepista nuda

Hankaurdina, Pie azul, Pied bleu, Wood blewit, Blue foot

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Konbexua hasieran eta gero zapala. Kolore urdin-bioleta du. Txapel erdian marroiagoa da. Kutikula fina, likatsua eta bereizgaitza du.

Laminak: Estuak eta ez oso dekurrenteak. Gaztetan bioleta argiak eta gero ilunagoak.

Oina: Bioleta argiak eta nahiko haritsua. Oinaren behealdean mizelioaren arrastoak atzeman daitezke.

Mamia: Zuri-bioleta. Lurrin usaina du.

Noiz eta non aurkitu: Udazken amaieran da ugarien belardi, txilar, pagadi, harizti eta pinudietan. Udaberrian ere atera ohi da tenperaturek behera egiten dutenean.

Jangarritasuna: OSO ONA. Nahiz eta likatsu samarra den. Likatasuna saihesteko gomendatzen da perretxikoa, oso-osorik, olio bero-berotan frijitzea.

Oharra: Cortinarius purpurascens espeziarekin nahasten dute askok, baina honen haragia askoz ere gogorragoa da eta “gortina” dauka. C. purpurascensak ez du jateko baliorik.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.