Lepiota cristata
Galanperna usaintsua, Lepiota maloliente, Lépiote crêtée, Stinking dapperling
POZOITSUA
Txapela: 2-5 cm-ko zabalera izan dezake. Kanpai formaduna gaztetan, gero zabaldu egiten da. Titi bat izaten du erdialdean. Kutikularen kolorea marroi-purpura edo marroi-gorria izaten da. Zahartu ahala, txapela arrakalatu egiten da, erdian disko moduko bat geratzen zaiolarik.
Laminak: Zuriak, ugariak eta oso estuak.
Oina: Zilindrikoa, mehea eta hutsa barrutik. Marroi-purpura kolorekoa. Eraztun moduko bat ere badu.
Mamia: Zurixka, mehea eta hauskorra. Fruta eta baratxuri usain sarkorra du.
Noiz eta non aurkitu: Uda eta udazkenean, hostogalkorretako basoetan, pinudietan, larreetan eta lorategietan.
Jangarritasuna: TOXIKOA. Ez dago argi toxikoa den ala ez, badaezpada, baztertu egin behar da.
Oharra: Erne! Lepiota txikiak ez dira inolaz ere jan behar.