Lepiota brunneoincarnata
Galanperna arre-arrosa, Lépiote brun rose, Deadly dapperling
HILGARRIA
Txapela: 3-5 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran globo itxurakoa, gero konbexua eta azkenik zapala. Arre-gorri kolorea du. Kutikula urratua du; ezkata kontzentrikoak ditu arrosa koloreko txapelaren gainean.
Laminak: Zuriak eta estu samarrak.
Oina: Zuria goialdean; gainerakoan ezkatak ditu, txapelaren kolore berekoak.
Mamia: Zurixka, usain gutxikoa.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean, lorategietan eta bide-ertzetan. Ez da oso arrunta Euskal Herrian.
Jangarritasuna: HILGARRIA. Perretxiko honek pozoidura larriak eragin ditu Katalunian.
Oharra: Erne! Lepiota txikiak ez dira inolaz ere jan behar. Tricholoma terreum jangarriarekin nahastu da inoiz.
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.