Leccinum scabrum
Urki onddo, Boleto de pie escabroso, Bolet rude, Birch bolete
ONA
Txapela: 6-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hemisferikoa hasieran eta konbexua gero. Marroi iluna, marroia edo marroi-grisaxka izaten da.
Laminak: Hodi oso luzeak eta borobilak. Erraz banatzen dira onddoa zaharra denean. Poro txikiak eta borobilak; okre-arre kolorea hartzen dute ukituz gero.
Oina: Luzea (8-18). Sendoa, lerdena, zuzena edo kurbatua. Oinaren behealdean kolore zuri-horixka dauka.
Mamia: Txapelaren mamia biguna da, baina oinarena gogorra eta haritsua da. Zuria da eta ez du kolorea aldatzen airearekin kontaktuan.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean ateratzen da urkidietan.
Jangarritasuna: ONA. Perretxiko gazteak sukaldatu behar dira.
Oharra:
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.