Leccinum lepidum
Artadi-onddoa, Boleto agradable
ONA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran hemisferikoa, gero konbexua. Kolore hori-laranja edo marroi-oliba izaten du. Ertza argiagoa du, horixka. Kutikula likatsu samarra da sasoi hezeetan. Ez da arrakalatzen.
Laminak: Hodi luzeak, itsaskorrak eta horixkak; ez dira zikintzen ukitzerakoan edo airearekin kontaktuan. Poro zuriak hasieran, gero okreak.
Oina: Luzea eta sendoa (8-15 cm). Askozaz sendoagoa behealdean. Horixka eta kolore bereko pikorrez josia, nabarmentzen ez direnak oinaren fondoaren argiaren gainean.
Mamia: Zurixka edo apur bat horixka. Hasieran konpaktua eta biguna gero. Zapore ederrekoa eta usain ahulekoa. Ez du kolorea aldatzen airearekin kontaktuan. Baina oinaren goialdean tonu gris-bioleta moduko bat hartzen du.
Noiz eta non aurkitu: Udazkenean ateratzen da, eta inoiz udaberrian ere bai. Quercus ilex arteak ditu gogoko.
Jangarritasuna: ONA
Oharra: Leccinum nigrescensesen eta Leccinum crocipodiumen antza du, baina habitat ezberdinetan ateratzen dira eta Leccinum lepiduma mardulagoa da, ez da arrakalatzen, eta mamia ez da apenas kolorez aldatzen airearekin kontaktuan.