Lactarius zonarius
BALIORIK GABEA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, zapala eta deprimitua gero. Kolore zurixka, hori-okrea edo marroi-laranja izaten ditu. Biribil kontzentrikoak ditu, txapelaren kolorea baino ilunagoak. Ertz laranja kolorekoa eta lobulatua.
Laminak: Dekurrente samarrak. Hori-zurixkak edo okre argiak.
Oina: Zilindrikoa eta hutsa zahartutakoan. Hasieran zuria eta okre zurbila gero.
Mamia: Mardula, trinkoa eta zuria. Airearekin kontaktuan arrosa edo gris kolorea hartzen du ordu batzuk pasatu eta gero. Fruta gazien usaina du. Latex zuria du, ugaria eta pikantea oso.
Noiz eta non aurkitu: Udan eta udazkenean baso mistoetan, txilarretan, pagadietan eta Picea excelsa espezieko koniferetan.
Jangarritasuna: Baliorik gabea.
Oharra:
*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.