Lactarius volemus

Esnatoa, Lactario anaranjado, Lactaire à lait abondant, Weeping milk cap

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Arre-laranja edo arre-gorri kolorea du. Hasieran konbexua eta gero inbutu itxurakoa. Kutikula belusatua du, lehorra, laua eta banaezina, baina zahartutakoan arrakalatu egin daiteke.

Laminak: Krematsuak, meheak, estuak, itsaskorrak eta ia dekurrenteak. Ukitzerakoan ilundu egiten dira.

Oina: Zilindrikoa, sendoa, gogorra, betea, txapelaren kolorekoa edo apur bat argiagoa goialdean.

Mamia: Zuri-krematsua. Gogorra, trinkoa eta hauskorra; minutu gutxitara ilundu egiten da. Latex zuria du, tantaka erortzen dena perretxikoa urratu edo moztu ostean. Zapore suabea eta goxoa.

Noiz eta non aurkitu: Uda partean; batez ere, pagadi eta hariztietan. Talde txikietan ateratzen da. Ugaria da euskal parajeetan.

Jangarritasuna: Jangarria. Ez du aparteko estimaziorik. Gordinik ere jan daiteke.

Oharra: Lactarius rugatusen antz handia du, baina honek latex gutxiago du eta bere txapela ez da belusatua, zimurtsua baizik.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.