Lactarius torminosus
Esnegorri faltsua, Falso níscalo, Lactaire à coliques, Wooly milkcap, Bearded milkcap
POZOITSUA
Txapela: 5-10 cm-ko zabalera izan dezake. Koloreak: okre-laranja argia, adreilu kolorea edo gorri bizia. Zirkulu kontzentrikoak ere baditu, L. Deliciosusak bezala. Baina azken honek ez bezala, bizar zuri modukoa dauka txapel-ertzean.
Laminak: Zuriak edo horixkak. Estuak, meheak eta apur bat dekurrenteak.
Oina: Txapelak baino kolore ahulagoa du. Zilindrikoa eta hutsa barrualdean.
Mamia: Gogorra eta mamitsua. Zuri edo hori kolorekoa. Mozterakoan latex zuria isurtzen da. Zapore pikante eta mingotsa du.
Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera bitartean. Urkidietan baino agertzen ez dela esaten bada ere, hostogalkorreko basoetan eta pinudietan ere aurkitu izan dugu sarri asko.
Jangarritasuna: TOXIKOA. Urdail-hesteetako arazo larriak eragiten ditu.
Oharra: Lactarius deliciosus goxoarekin nahas daiteke, baina honek latex gorria du eta Lactarius torminosusek, aldiz, zuria.