Lactarius sanguifluus

Esneardotsu, Níscalo, Lactaire sanguin, Bloody milk cap

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Koloreak: okre-laranja, okre-gorria. Batzuetan banda berde-laranja-gorriak izaten ditu, ez beti halere. Txapela, hasieran, konbexua da, ertzak barrurantz egiten duela, eta gero zabaldu egiten da. Kutikula lehorra du, belusatu samarra.

Laminak: Okre-laranjak, ardo kolorearen ñabardurekin. Estuak, ezberdinak eta apur bat dekurrenteak.

Oina: Gogorra eta zilindrikoa, ardoaren koloreaz tindatua.

Mamia: Gogorra eta mamitsua, ia zuria, nahiz eta ardo kolorea hartu latexaren eraginez. Usain goxoa eta zapore pikanteduna.

Noiz eta non aurkitu: Urritik azarora bitartean konifera artean.

Jangarritasuna: OSO ONA. L. Deliciosus bezain ona da.

Oharra: Latex gorridun Lactariusekin nahas daiteke, guztiak jangarriak.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.