Lactarius quieticolor
Esnegorria, Niskaloa
OSO ONA
Txapela: 3-8 cm-ko zabalera izan dezake. Gaztea denean txapelaren ertzak barrualdera egiten du, gero itxura konbexua edo zapala hartzen du, erdialdera deprimitu egiten delarik. Kutikula likatsu samarra du garai hezeetan; normalean lehorra bada ere. Kolore laranja-grisa du edo marroi-larranja-gorria. Kolore motela du, L. delicioususek ez bezala.
Laminak: Estuak, meheak eta dekurrenteak, laranja kolore motelarekin.
Oina: Zilindrikoa, zertxobait puztua erdialdera. Txapelaren kolore berekoa da edo apur bat motelagoa.
Mamia: Sendoa, tinkoa eta hauskorra. Horixka, baina laranja kolorea hartzen du latex gorriaren eraginez. Perretxikoa batu eta gutxira, latex gorria berdetu egiten da; horrexegatik hartzen dute “mailatu” itxura hori saskian gaizki tratatzen baditugu.
Noiz eta non aurkitu: Uda amaieratik udazkenera. Konifera artean baino ez da ateratzen. Oso arrunta da, L. Deliciosus baino ugariagoa.
Jangarritasuna: OSO ONA.
Oharra: Lactarius deliciosus balitz bezala batzen dituzte askok perretxiko hau. Baina Lactarius quieticolora txikiagoa da, kolore motelagoa du (gris samarra) eta latexa gorritik ardo kolorera pasatzen da eta gero berdera. Dena den, garrantzi gutxiko nahasketa da, espezie hau ere jangarria delako.