Lactarius piperatus

Esne zuria, Lactario pimentero, Lactaire poivré, Peppery milk-cap

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 3-15 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua eta deprimitua erdialdean eta gerora zabaldu egiten da nabarmen. Kolore zuri uniformea du, zirkulu kontzentriko barik. Okre kolorea hartzen du heldutakoan.

Laminak: Oso estuak; perretxiko gazteetan apenas ikusten dira. Meheak, krematsuak eta, beti ere, dekurrenteak.

Oina: Sendoa eta laua. Batzuetan luzea eta besteetan motza, ateratzen den tokiaren arabera. Zuria eta krematsua oinaren behealdean.

Mamia: Mardula, gogorra, zuria eta usainik gabea. Latex zuria du, zapore bizikoa eta pikantea oso. Ez da aldatzen airearekin kontaktuan.

Noiz eta non aurkitu: Uda hasieran, batez ere, harizti eta pagadietan.

Jangarritasuna: Baliorik gabea. Sukaldatu ondoren pikantea galtzen badu ere, piper zapore handiarekin jarraitzen du.

Oharra: Lactarius vellereusen antza du, baina honek lamina bananduak ditu eta belusatua da txapelean.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.