Lactarius deliciosus
Esnegorria, Pinutela, Níscalo, Robellón, Lactaire délicieux, Saffron milk cap
OSO ONA
Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Gorri-laranja kolorea du. Zirkulu kontzentriko ilun samarrak ditu. Batzuetan deprimitu egiten da erdi aldera. Txapel-ertzak barrurantz egiten du gaztetan, baina gero zabaldu egiten da.
Laminak: Laranja-gorrixkak. Itxiak, meheak eta apur bat dekurrenteak. Batzuetan berdetu egiten dira.
Oina: Laranja kolorekoa. Zilindrikoa eta hutsa barrualdetik.
Mamia: Gogorra eta mamitsua. Zuri-horixka erdialdean eta azenario kolorekoa ertzetan. Perretxikoa mozterakoan latex gorri bat isurtzen du, hortik “esnegorri” izena.
Noiz eta non aurkitu: Uda amaieratik udazkenera. Konifera artean baino ez da ateratzen. Oso arrunta da.
Jangarritasuna: OSO ONA. Gaztetan oso goxoa, gero ez horrenbeste.
Oharra: Lactarius torminosus pozoitsuarekin nahas daiteke, baina azken honek esne (latex) zuria du, eta Lactarius deliciosusek, aldiz, gorria.