Hygrophorus marzuolus

Martxoko ezkoa, Eluz ezkoa, Marzuelo, Hygrophore de mars, March mushroom

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran konbexua, gero zapala. Ertz ondulatua du. Mamitsua, konpaktua eta laua. Ez da likatsua. Kolorea: zuritik beltzera. Kolore zurikoak orbel azpian egoten dira.

Laminak: Sendoak eta dekurrenteak. Hasieran zuriak eta gero grisak. Hasieran estuak eta gero oso zabalduak.

Oina: Mamitsua, zilindrikoa, motza, sendoa eta betea. Hasieran zuria, gero gris-arrea behealdean.

Mamia: Zuria. Kutikula azpian grisa da. Sendoa, samurra eta apur bat haritsua. Ez du aparteko usainik edo zaporerik.

Noiz eta non aurkitu: Urtarriletik martxora, pagadietan eta pinupetan. Lurzoru siliziodunak ditu gogoko. Ez da oso arrunta.

Jangarritasuna: OSO ONA. Urteko lehen perretxiko jangarria da, horregatik da hain preziatua.

Oharra: Zein sasoitan ateratzen den erreparatuta, zaila da beste espezie batekin nahastea.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.