Hygrocybe pratensis

Belardi-ezkoa, Higróforo de prado, Meadow waxcap

ONA ONA

Txapela: 5-12 cm-ko zabalera izan dezake. Perretxiko gazteek kanpai edo ziba itxurako txapela dute, erdialdean titia dutelarik. Gerora, txapela zabaldu egiten da eta titi handi bat izaten du erdialdean. Kolore homogeneoa du ezaugarri nagusi: okre-horixkatik laranja ilunera.

Laminak: Tarte zabalekoak, sendoak, zetadunak eta dekurrenteak. Txapelaren antzeko kolorea dute.

Oina: Zilindrikoa eta leuna, txapela baino argixeagoa da. Goialdean zabalagoa da.

Mamia: Oinaren antzeko kolore du, eta ez du aparteko usainik.

Noiz eta non aurkitu: Espezie berankorra da, udazken amaieran eta negu hasieran ateratzen da ongarri asko ez duten larre eta belardietan. Ugaria da euskal parajeetan.

Jangarritasuna: ONA. Herrialde batzuetan merkatuetan saltzen dituzte.

Oharra:

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.