Hydnum repandum

Tripaki argia, Lengua de vaca, Pied-de-mouton, Sweet tooth

ONA ONA

Txapela: 6-12 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua eta konpaktua. Hori zurbila, krema edo gamuza kolorekoa. Kutikula matea du. Hasieran borobil samarra da baina gero zabaldu egiten da.

Laminak: Filamentuak ditu txapel azpian, orratz edo ezten itxurakoak. Erraz bereizten dira txapeletik. Filamentuak txapelaren kolorekoak dira edo apur bat argiagoak.

Oina: Motza, zuria edo zuri-horixka. Irregularra da.

Mamia: Zuria, sendoa eta hauskorra. Ukitzerakoan tonu ilunagoa hartzen du. Usain atsegina eta zapore mingots samarra du.

Noiz eta non aurkitu: Udatik negura bitartean hosto galkorren basoetan eta konifera artean. Ilara luzetan ateratzen dira. Oso arrunta da.

Jangarritasuna: ONA. Perretxiko gazteak jan behar dira, zaharrek zapore mingotsa baitute. Mingostasuna kentzeko komeni da filamentuak kentzea. Eta gero eskuak ondo garbitzea lixibarekin, hori-hori geratzen baitira.

Oharra: Hydnum rufescensekin nahastu daiteke. Honek mami gutxiago, oin txikiagoa eta hori-laranja kolore indartsuagoa du. Jangarria da.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.