Fistulina hepatica

Idi-mihia, Lengua de buey, Foie de boeuf, Ox tongue

BALIORIK GABEA BALIORIK GABEA

Txapela: 10-20 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua eta likatsua sasoi hezeetan, 2-3 cm-ko lodiera du. Gibel itxura du eta odol kolore bizia.

Laminak: Hodi meheak, motzak, zilindrikoak eta horixkak ditu; poro txikiak, borobilak, krematsuak edo arrosak.

Oina: Motza, sendoa eta txapelaren kolorekoa. Deigarria da oina albo batean daukalako; beste batzuetan, aldiz, ez dauka oinik.

Mamia: Mardula eta haritsua. Mozterakoan odolaren antzeko likidoa ateratzen zaio zainetatik. Zapore gazia du.

Noiz eta non aurkitu: Ekainetik udazkenera bitartean haritz eta gaztainondoen enborretan.

Jangarritasuna: JANGARRIA. Ale gazteak gordinik edo entsaladan jan daitezke, eta beste edozein perretxiko bezala sukaldatuta ere bai. Ale zaharrak ez dira jan behar, koriazeoak baitira.

Oharra: Zaila da beste espezie batekin nahastea.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.