Entoloma sinuatum

Maltzurra, EngaƱosa, Entolome livide, Livid entoloma

POZOITSUA POZOITSUA

Txapela: 5-15 cm-ko zabalera izan dezake. Mamitsua. Koloreak: zurixka, errauts argia, arre-grisa.

Laminak: Gaztetan krematsuak, gero izokin kolorekoak. Sekula ez dekurrenteak.

Oina: Mamitsua, zurixka edo zertxobait horixka.

Mamia: Mamitsua. Zuria eta goxo samarra. Perretxikoa gaztea denean irin usaina du. Udaberriko ziza gogorarazten du; eskerrak maltzurra ez dela apenas udaberrian ateratzen!

Noiz eta non aurkitu: Udazkenean, baina inoiz udaberrian edo udan ere bai. Talde txikitan ateratzen da pago eta haritz artean batez ere.

Jangarritasuna: OSO TOXIKOA. Urdail-hesteetako arazo larriak eragiten ditu.

Oharra: Erne! Euskal Herriko intoxikaziorik gehienak perretxiko hau gaizki ezagutzetik datoz. Batzuek nahastu egiten dute Entoloma sinuatum toxikoa Clitocybe nebularis jangarriarekin. Nahasketak osasun-ondorio mingarriak ditu, E. sinuatumek, maltzurra euskaraz, urdail-hesteetako arazo larriak eragiten baititu. Bien arteko diferentzia nabarmenena hauxe: E. sinuatumen laminak ez dira dekurrenteak eta irin usaina dauka, eta C. Nebularisek lamina dekurrenteak ditu eta usai indartsua, fungikoa. Zailagoa bada ere, Calocybe gambosa udaberriko ziza edo susa bikainarekin ere nahas daiteke, baina, zorionez, gutxi batzuetan baino ez da E.Sinuatum toxikoa udaberrian ateratzen.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.