Craterellus cornucopioides

Saltsa-perretxiko beltza, Trompeta de los muertos, Trompette des morts, Horn of plenty

ONA ONA

Txapela: 4-8 cm-ko zabalera izan dezake. Inbutu forma dauka txapeletik oinaren behealderaino. Errauts argi kolorea izaten du sasoi lehorretan eta beltza hezeetan. Kutikula banaezina du.

Laminak: Laua edo tolestura txikiekin, gris-marroitik gris-urdinxkara.

Oina: Txapelaren formarekin bat dator. Hutsa, malgua eta himenioaren kolore berekoa.

Mamia: Mehea, malgua eta grisaxka. Mami gutxi dauka.

Noiz eta non aurkitu: Udatik udazkenera bitartean baso hostogalkorretan, batik bat pagadietan. Nahiko arrunta gurean.

Jangarritasuna: ONA. Lehortu egin daiteke gerora erabiltzeko.

Oharra: Itxura ona ez izan arren, jangarri ona da. Zaila da beste espezieekin nahastea.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.