Cortinarius praestans

Sare bikaina, Cortinario grande, Cortinaire remarquable, Goliath webcap

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 8-20 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran globo forma du, gero konbexua, aurrerago hemisferikoa eta azkenean zapala. Kutikula distiratsua du, eta apur bat likatsua sasoi hezeetan. Koloreak: arre-gorrixka, marroi-ardotsua edo txokolate-marroia.

Laminak: Estuak, zabalak, itsaskorrak eta ez oso dekurrenteak. Hasieran lila-grisaxkak eta burdin-okreak gero.

Oina: Zilindrikoa, sendoa, betea eta bulboduna; more argi kolorekoa. Gortina trinkoa du, zurixka tonu lilekin.

Mamia: Mardula eta zurixka txapelean, lila kolorekoa oinean. Usain eta zapore atseginak ditu.

Noiz eta non aurkitu: Uda amaieran eta udazkenean hostogalkorreko basoetan, pagadietan eta hariztietan batik bat. Kare-lurrak ditu gogoko. Ez da oso ugaria euskal parajeetan.

Jangarritasuna: OSO ONA.

Oharra: Esan daiteke jaten den Cortinarius bakarra dela. Edozein modutan, kontu handiz ibili behar da Cortinarius generoko espeziekin, asko toxikoak direlako eta banakaren bat hilgarria ere bai.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.