Coprinus comatus

Urbeltza, Txipiroia, Barbuda, Matacandil, Coprin chevelu, Lawyer’s wig

OSO ONA OSO ONA

Txapela: 4-6 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran oboidea da, gero kanpai itxurakoa eta azkenean zabaldu egiten da. Gaztetan zuria da, baina gero arrosa kolorea hartzen du ertzetan. Azkenean, belztu egiten da, horregatik “urbeltza” izena.

Laminak: Hasieran zuriak, gero arrosak eta azkenean beltzak.

Oina: 8-12 cm-ko altuera izan dezake. Zuria eta hutsa barrutik. Oso erraza da txapeletik bereiztea. Eraztun estua, zuria eta mugikorra du.

Mamia: Mehea eta hauskorra. Zuria hasieran, arrosa gero eta beltza azkenean. Ez du aparteko usainik edo zaporerik.

Noiz eta non aurkitu: Udaberritik udazkena bitartean landetan, lorategietan, bide-ertzetan, zabortegietan, harrobietan,… Oso perretxiko arrunta da.

Jangarritasuna: OSO ONA. Komeni da lehenbailehen jatea, oso hauskorra baita. “Txipiroi” txikiak jan behar dira, perretxikoa belztu baino lehen.

Oharra: Angulen antzera sukaldatu daitezke: fin-fin moztu eta olio-berakatzetan frijitu.

*Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.