Coprinus atramentarius
Urbeltz gorritzailea, coprino antialcohólico, Coprin noir d'encre, Clitocybe anisé, Inky cap
             POZOITSUA
 
            POZOITSUA
        
        
        Txapela: 3-8 cm-ko zabalera izan dezake. Hasieran oboidea, kanpai itxurakoa, eta gero irekia. Kutikula satinatua du, gris-horixka edo gris-arrea. Okre koloreko ezkata txikiak ditu.
Laminak: Estuak, hasieran zuriak eta grisaxkak gero; zahartutakoan kolore beltza hartzen dute.
Oina: Zilindrikoa, zuria eta hutsa. Oinaren behealdean ezkatak ditu. Eraztuna apenas ikusten da.
Mamia: Biguna eta zurixka. Ez du aparteko usain edota zaporerik.
Noiz eta non aurkitu: Udaberritik udazkenera bitartean, landa-bazterretan, bide-ertzetan eta zenbait zuhaitzen oinetan.
Jangarritasuna: Baliorik gabea. Alkoholarekin nahasiz gero toxikoa da; bere erreakzioak hiru egun iraun ditzake.
Oharra: Coprinus comatusen antza dauka, baina ez du honek duen itxura artiletsua.
            *Zalantzarik izanez gero, kontsultatu zure inguruko perretxikozale aditu batekin.
        
       
     
                _Redhead,_Vilgalys_&_Moncalvo_106419.jpg) 
                            _Redhead,_Vilgalys_&_Moncalvo_106421.jpg) 
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                            